Egitarau bete-betearekin dator Zamudioko 39. Azoka, aurten animaliekin eta guzti

Mikel Reina Barros

Beste urte batez, azaroaren lehen asteburuan ospatuko dute Zamudioko Azoka. Barikutik, azaroak 6, astelehenera arte, azaroak 9, egitarau bete-betea antolatu du Zamudioko Udalak. Iaz ganadurik ez egon ostean, aurten Euskadiko 31. Limusin Ganadu Txapelketa hartuko du herriak.

Azaroak 6, barikua

  • 18:00-20:00 - Zamudiotorre Zamudioko emakume baserritarren errekonozimendua.
  • 20:00 - Sabino Arana plaza Idi-probak.

Azaroak 7, zapatua

  • XII. Txokolate, gozoki eta artisautza azoka
  • XXXI. Euskadiko Limusin arrazako abelgorri txapelketa
  • 11:00 Txokolate-dastaketa Javier Blázquezen eskutik, Sarrikola opilak eta txokolate eta fruta tailerra eta Abere lehiaketa (emeak).
  • 12:00-14:00 - Sabino Arana plaza Gizonezkoen Bizkaia Giza Proba Txapelketa (absolutua, 3. jardunaldia) eta Gizonezkoen Open Torneoa (2. jardunaldia).
  • 13:30 Produktu gozo eta txokolatez osatutako bi saskiren zozketa.
  • 14:00 Herri-bazkaria: indaba gorriak eta limusin-hanburgesa. (Tiketak salgai, azokan, egunean bertan, 10:00etatik aurrera.)
  • 15:30 Izozki-dastaketa tailerra, Gelatti Gelattiren eskutik.
  • 17:30 Abere lehiaketa (arrak).
  • 17:30-20:00 - Sabino Arana plaza Emakumezkoen Bizkaia Open Torneoa (Finala) eta Gizonezkoen Open Torneoa (2. jardunaldia).
  • 19:00 - Mendiko kalea Musika Los Tenampas taldearekin (mariatxiak).

Azaroak 8, domeka

  • XXXIX. Zamudioko azoka
  • XXXI. Euskadiko Limusin arrazako abelgorri txapelketa
  • 10:00 Limusin abelgorrien erakusketa eta lehiaketa.
  • 11:00 Abelgorrien enkantea.
  • 12:00 Txakolin dastaketa, azalpen eta guzti, Mikel Garaizabalen eskutik.
  • 13:00 Limusin txapelketako sari-banaketa.
  • 14:00 Nekazaritza lehiaketako sari-banaketa. Ondoren, nekazaritzako produktuekin egindako bi saskiren zozketa.
  • 20:00 Idi-probak.

Azaroak 9, astelehena

  • 20:00 - Sabino Arana plaza Idi-probak.