Josu Martinez, Jon Alonso, Peio Berterretxe, Adrián García de los Ojos
Josu Martinezek zuzendutako Potasio film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. “Potasio” du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du.
Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa eta bakardadea bezalako arazo unibertsalak teknologiaren bidez konpondu nahi izateak?