Azkue Fundazioak Youtubeskolak proiektua jarri du martxan Bizkaiko Foru Aldunadiarekin batera. Horrek YouTuben euskararen erabilera zabaltzea du helburu. Izan ere, hori gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat. Herri batzuetan antolatu dira ikastaroak eta horien artean Derion. Han, Kultur Birikan egingo dira urriaren 19an eta 20an.
Emakundek bultzatutako Beldur Barik lehiaketak 10 urte bete ditu eta Txorierrik bat egin du saioarekin. Honek gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren aurkako jarrerak bultzatzea du helburu. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta nesken ahalduntzea zein mutilen konpromisoa erakusten dituzten jarrerak sarituko ditu.
Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.
Ikastaroa Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak antolatu du urrirako, eta irakaslea Itsaso Arrieta izango da. Orotara hiru saio egingo dira: lehenengoa, hilaren 11n; bigarrena, hilaren 18an; eta azkena, hilaren 25ean. Saioak Uribarri Topalekuan izango dira, 18:00etatik 19:15era. Ikastaroak bost euro balio du euskara elkartearen bazkideentzat; eta 10 euro, gainerakoentzat. Izena emateko, whatsapp mezua bidali daiteke 663 973 621 telefono-zenbakira, edo mezu bat zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora.
Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.
Zen meditazioa eskolan. Urriaren 17an (19:00), 18an (20:00), 19an eta 20an (11:00)
Azoka Mikologikoa. Urriaren 19an eta 20an. Untza mendi taldeak antolatua.
Zizegorri elkarteak antolatua bi eguneko irteera perretxikotan. Oraingo honetan Corcontera. Prezioa 50 €. Aterpea + bazkari bi + afaria + gosaria. Autobusez izango da. Leku mugatua. Izena emateko 658-746537 telefonora
Derion, udaletxearen plazan hainbat urtez egon zen euskal pilotako frontoiaren omenez, urriaren 19an (12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara) eta 20an (12:00etatik 14:30era) gozatu ahal izango da kirol tradizional hori. Horrela, bada, lehiaketak eta beste jarduera batzuk egingo dira. Informazio gehiagorako: 944 541 019 telefono-zenbakia eta kultura@deriokoudala.net helbide elektronikoa.