VII. Urri Gastronomikoa, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 19a, 13:25
a: VII. Urri Gastronomikoaren kartela

Urriaren 1etik 31ra VII. Urri Gastronomikoa ekimena antolatuko dute Uribek, Jata-Ondok, G Euskadik eta Euskadi Basque Countryk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak lagunduta. Hamaika Kolore, Hamaika Zapore lelopeko ekimen honetan menu bereziak, bisitak, ekitaldi gastronomikoak, tailerrak, dastaketak… etab prestatuko dira.

Ekimenenean aurkeztu diren jatetxeen artean Txorierrikoak ditugu Loiuko Eleizpe (hoteleko jatetxea), Urban Sondika hotela (biak 20,90 euroko menuarekin); Sondikako Izarza jatetxea (29 euroko menuarekin); eta Loiuko Aspaldiko jatetxea (45 euroko menuarekin).

Magalarte Lezamako Txakolinak ere hartuko du parte ekimenean, guraso eta umeentzako upelategira bisita antolatuz eta poniekin zenbait jarduera prestatuz (10 euro). Txorierri Garagardoak tailerra prestatuko du, hiru garagardoen maridajea prestatuz hiru gutizia beganoekin (20 euro).

Bestalde, Lezamako La Gilda del Nortek bertako negutegiak eta ortuak bisitatzeko aukera eskainiko du, bideo bat ikusteko aukerarekin 2-5 euroren truke.

Zenbait jarduerek sarrera mugatuak dauzkate, beraz adi egon ordutegi eta ekitaldi bakoitzaren nondik norakoekin, azken orduko ezusteak ekiditeko.

 

Azoka enogastronomikoen hilabetea

Udazkenaren helduerarekin urriko azoka enogastronomikoak egingo dira gure haranean. Zamudiok Neka Zamudio Bertako Produktuen Merkatua antolatuko du urriaren 5ean (larunbata) eta hilabete bakoitzeko lehen larunbatean. Urriaren 13an (igandea) Sondikan Enologia Eguna antolatuko da, urtero bezala. Urriaren 19 eta 20an (larunbata eta igandea) Mikologia Eguna prestatuko dute Derion; Larrabetzun bertako ekoizleen Nekazaritza Azoka izango dugu, Loiuko XXVII. Gastronomia eta Eskulangintza Azokaren egun berean, hilaren 20an (igandea).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).