Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Oporretara joan baino lehen, etxeko lanak egin dituzte Derioko Marikobaso Espazioko kideek eta hainbat ekintza antolatu dituzte irailerako. Horrela, bada, irailaren 10ean herriko artisauen azoka egingo da eta biniloak ipiniko dira. Hilaren 21ean Euskaraldiko bilera irekia (elkarteak eta entitateak) egingo da, eta hilaren 27an Kukuke antzerki eskolaren ate irekiak izango dira. Azkenik, Derioztartu eskola izango da irailaren 29an, eta gizarte-eskubideen txokoa, hilaren 30ean. Ekintzei buruzko informazioa sare sozialen bidez zabalduko dute.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |