Gaurtik eta barikura arte, hau da, azaroaren 21etik 25era bitartean, izena eman daiteke Sondikako Ludoteka txikiak (2015-2019), Ludoteka gazteak (2010-2014) eta Gaztetxeak Gabonetarako antolatu dituzten ekintzetan. Besteak beste, irteerak egingo dituzte txikiparketara, BECeko UGPera eta bolaleku batera. Izena ematea Ludoteka gaztean egin daiteke 19:00etatik 21:00etara, eta Gaztetxean. Zozketa azaroaren 30ean egingo da. Informazio gehiago hemen.
Eskulana: Azaroak 25. Azaroaren 21etik 25era, ludotekan
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak tailer bi antolatu ditu etxean konposta egiten ikasteko. Lehena azaroaren 21ean, 19:00etan, egingo da Sondikako Kultur Etxean; eta bigarrena, azaroaren 23an, 19:00etan, Zamudiotorren. Prestakuntzaz gainera, parte-hartzaileek konpostatze-ontzi eta aireztagailu bana jasoko dute.
Barikuan, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da. Dataren harira, Koxak Derioko talde feministak hiru ekintza antolatu ditu aste honetarako: eskola feminista, elkarretaratzea eta zineforuma.