Eskola feminista, elkarretaratzea eta zineforuma antolatu du Koxakek Azaroaren 25aren harira

Barikuan, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da. Dataren harira, Koxak Derioko talde feministak hiru ekintza antolatu ditu aste honetarako: eskola feminista, elkarretaratzea eta zineforuma.

Eskola feministak eguaztenean, azaroak 23, egingo dute 18:30etik aurrera eta bertan indarkeria matxistak aztertuko dituzte. Bestalde, elkarretaratzera deitu dute barikurako. Hitzordua 19:30ean ipini dute Herriko plazan eta lapikokada zaratatsua ere egingo dute. Amaitzeko, domekan, azaroak 27, Cárceles Bolleras, resistencias de las mujeres entre rejas zineforuma izango dute 18:00etan Marikobason.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).