Egitasmoan parte hartu ahal izateko, Txorierriko edozein udalerritan erroldatuta egon behar da, eta konpostatze-ontzia, Txorierriko udalerri batean ipini. Bestalde, konpostatze-ontziak sobera izanez gero, haietako bat eskuratzeko aukera egongo da, aldez aurretik eskatzen bada. Azaldu dutenez, hondakinak konpost edo ongarri bihurtuta, oso onuragarriak dira, adibidez, lorategirako edo orturako. Informazio gehiagorako, 682 461 405 telefono-zenbakira deitu daiteke (Esther), edo estherm@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera da.