Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Ohi legez, eta Zamudioko Udalak bultzatuta, martxoan Marchinlilac kanpaina egingo da liburutegian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Gazteentzako eta helduentzako lehiaketak egingo dira eta ipuin-kontalaria ere egongo da. Gainera, emakume idazleen gida eta neska eta mutil abenturazaleen gida ipiniko dira erabiltzaileen eskura, lehiaketan parte hartzea errazteko.