Azken Barikuak kontzertu-sailen baitan, Pomeray musika-taldeak kontzertua egingo du barikuan, maiatzak 31, Oxangoiti tabernan, Lezaman. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Rock taldea da Pomeray; 2011n sortu zen Bilbon, eta lau lan dituzte merkatuan. Azkena, 20 mg, iaz kaleratu zuten.
Erandiogoikoko jai-batzordeak egitarau zabala prestatu du datozen egunetarako. Izan ere, egunetik domekara bitartean Gorpuzti jaiak ospatuko dituzte bertan. Besteak beste, dantzak, erromeria, umeentzako ekintzak eta hitzordu gastronomikoak izango dira bertan.