Zapatuan, ekainak 1, Errebale Cup izango da Larrabetzun, kimu kategorian. Txapelketan parte hartuko dute Uritarra Aspuruk, Deriok, Ikastxikik eta Portugaletek. Ligaxka 16:30ean jokatuko da; finalerdia, 18:30ean; hirugarren eta laugarren postuak, 19:15ean; eta finala, 20:00etan.
Erandiogoikoko jai-batzordeak egitarau zabala prestatu du datozen egunetarako. Izan ere, egunetik domekara bitartean Gorpuzti jaiak ospatuko dituzte bertan. Besteak beste, dantzak, erromeria, umeentzako ekintzak eta hitzordu gastronomikoak izango dira bertan.