Txorierriko Mankomunitateak antolatuta, tailerra otsailaren 26an, 18:00etatik 20:00etara, egingo da Kultur Birikan. Bertan, maila fisiologikoan gertatzen diren aldaketak izango dituzte hizpide, era hainbat gako emango dira nutrizioaren inguruan. Tailer elebiduna izango da. Jakinarazi moduan, dagoeneko ez dago tailerrean parte hartzeko lekurik, baina interesdunak izena eman dezakete, eta pertsona-kopuru nahikoa egonez gero, beste tailer bat antolatuko da: 688 654 649 eta berdintasuna@txorierri.eus.
Zutunik! Larrabetzuko talde feministak Eskola Feminista antolatu du bigarren aldiz. Gizarte-sareetan azaldu dutenez, gaurkotasun handiko gaiak prestatu dituzte eta ekintzetan lehen mailako hizlariek hartuko dute parte. Ekintzak gaurtik, urtarrilak 28, apirilaren 29ra bitartean izango dira.