Lezamarrek bi hitzordu dituzte Euskaraldiarekin asteburuan. Alde batetik, barikuan, maiatzak 9, talo-tailerra eta dantza-plaza izango dira 17:00etatik aurrera, Hilario Astorki plazan. Euskaraldia 18:30ean aurkeztuko da, eta txapak banatuko dira. Gainera, 19:00etan argazkia egingo da frontoian. Beste aldetik, domekan, maiatzak 11, 17:00etan ekintza egingo da Gaztelekuan, eta 18:00etan Ana Goitiaren Katana bakarrizketa izango da Kultura Aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Euskaraldiko txapak ere banatuko dira bertan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |