Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra arte jaietan izango dira Aldekona Derioko auzoan. Santiago, Santana, San Inazio eta San Esteban ospatuko dituzte bertan eta egitarau zabala edukiko dute horretarako. Paella, tortilla eta sukalki txapelketak, herri kirolak, kalejirak, mozorroak, idi-probak, dantzak, berbenak, mus txapelketak, kopauak, puzgarriak... Gainera, Portugaleteko folklore jaialdian parte hartzen duten taldeetariko bat ere Derioko auzora hurbilduko da, bere herriko folklorearen eta kulturaren zati bat hara eramateko.
Jai-egitaraua
Uztailak 25, barikua. Santiago
11:00: Kalejira.
12:00: Meza.
13:00: Dantzen agerraldia, Lainomendi taldearen eskutik.
14:30: Paella Txapelketaren aurkezpena.
16:30: Mus “arin-arina”.
17:30: Paella Txapelketaren sariak banatzea.
18:30: Herri kirolak. Umeentzako tailerra.
19:30: Tortillen aurkezpena.
20:30: Tortilla Txapelketaren sariak banatzea.
21:00: Berbena, Raspu taldearekin.
Uztailak 26, zapatua. Santana
11:00: Kalejira.
12:00: Meza.
13:00: Sukalkia dastatzea, txosnan.
Uztailak 30, eguaztena
17:00-20:00: Puzgarriak eta “fashion tailerra”.
20:30: Umeen Mozorro Txapelketan izena ematea.
21:00: Umeen Mozorro Txapelketa.
22:30: Umeen Mozorro Txapelketaren sariak banatzea.
23:00: Berbena, Fan&Go taldearekin.
Uztailak 31, eguena. San Inazio
11:00: Kalejira.
12:30: Meza eta nagusientzako kopaua.
13:15: Nazioarteko folklorea.
19:00: Idi-probak.
Abuztuak 3, igandea. San Esteban
12:30: Meza.
13:00: Kopaua.
14:30: Sukalki Txapelketa.
16:30: Mus “arin-arina”.
20:00: Sariak banatzea.
20:30: Txitxi-burruntzia.