Tina Gorjón, 2015eko ONCEko Euskadiko saltzailerik onena, txorierritarra

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 23a, 10:02

Testua eta argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti www.atomikastudio.com - facebook.com/atomikastudio

Emakume derioztar honek 24 urte eman ditu kupoiak saltzen: 10 urte Bilboko Autonomia kalean, eta 14 urte Derioko Udaletxe parean dagoen saltokitxoan. ONCEko langile askok bezala, Tinak lanaldi osoa egiten du metro karratu gutxiko kabinan. “Ez dago alderik kalean lan egin eta kabinan lan egitearen artean. Kupoiak saltzeaz gain, egokitutako liburu elektronikoak irakurri eta irratia entzuten dut”, adierazi digu Pigmentu Retinosia pairatzen duen saltzaileak. Hori ikusmenaren endekapenezko gaixotasuna da. Pasa den hilaren 19an, 2015eko Euskadiko Saltzaile Onenaren saria jaso zuen Madrilen. ONCEko saltzaileak hirutan banatu du 35.000 euroko sari nagusia: 10 kupoitako sari bakarra eta kupoi bakarreko sari bi. “Sariak banatzea oso aberasgarria da”, adierazi du Gorjónek, “eta bezeroei zein ONCE enpresari bereziki eskertzen diet gizarte-obra garrantzitsu honekin kolaboratzea”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).