Txorierri ere <i>Egunkaria</i>rekin!

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 18a, 13:15

Martitzenean kontzentrazioa egin zen Derion, Egunkaria kasuan auzipetutakoei babesa eman eta elkartasuna adierazteko. Ekimena Arrekikili, Lagatzu, Tximintx eta Zorrizketan Txorierriko euskara elkarteek, Txepetxa AEK euskaltegiak eta Egunkari libre plataformak antolatu zuten eta udaletxearen aurrean 100 lagun inguru batu ziren. Antolatzaileek deialdia egin dute zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Manifestazioa arratsaldeko 5etan aterako da Aita Donostia plazatik.