Derioko Udalak 2010. urterako aurrekontua onartu du: 9.323.284 euro, orotara. Aurrekontuaren zati garrantzitsua gizarte-gastuetarako zuzenduko da; hala ere, hainbat proiektu ere eramango dute aurrera. Horrela, San Esteban baseliza herrian bertan birkokatuko da, edo Gaziane gunea eta hori eta futbol-zelaia lotzen dituen bidea oinezkoentzat jarriko dira. Eskolan klase gehiago atonduko dira eta Etxebizitzaren Planarekin jarraituko dute. Futbol-zelaian biltegi berriak eraikiko dira, eta lehengo zelaia egokitu egingo da, herriko futbol-taldeen beharrizanei erantzuteko.
Herria eta Txorierri bidegorrien bidez lotzeko asmoa du Udalak, eta aurrekontuaren zati bat plan horretara bideratuko da. Era berean, Kultur Etxearen eta igerilekuen lanek aurrera jarraituko dute.