Maiatzaren 30ean, domekan, “San Isidro†Xake Nazioarteko Opena egingo da 12. aldiz. Lehiaketa Derioko Xake Taldeak antolatu du eta bertan nazioarteko xakelaririk onenetarikoek hartuko dute parte.
Txapelketa herriko kiroldegian izango da goizeko 9:30etan, eta parte-hartzaileek zazpi txandako Suitzako joko-sistema erabiliko dute. Orotara 1.900 euro banatuko dira saritzat.
Izena emateko epea maiatzaren 29an amaituko da. Parte-hartzaile arruntek 15 euro ordaindu beharko dute; eta federatuta daudenek, 12 euro. Inskripzioa doan izango da Elo Fide > 2300 kategorientzat. Dirua kontu korronte honetan sartu behar da: 2095-0126-20-9101074776 (BBK). Horrezaz gainera, izena ematea formalizatu behar da bide hauetako baten bidez: www.derioxaketaldea.biz webgunea; derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikoa; edo 655727979 telefono zenbakira deituta edo mezu bat aginduta. Parte-hartzaileek datu hauek eman behar dituzte: izena eta abizenak, herria, kluba, adina eta ELO.