Hitzarmena, golfa herritarrei hurbiltzeko

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 15:18

Derioko Udalak eta Pitch & Put Deriok hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenari esker, udal kiroldegiaren bazkideak diren derioztarrek lehentasuna izango dute golf-azpiegiturak erabiltzeko orduan. Horrezaz gainera, hainbat abantaila ere edukiko dute. Besteak beste, eskaintza bereziak egingo zaizkie prestakuntza-ikastaroen haritik. Pitch & Put golfaren modalitatea da eta hitzarmenak hura herritarrei hurbiltzea du helburu.