Txorierriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak sinadurak biltzen ibili dira, Derioko Institutua berehala handitzeko eskatzeko. Orotara 1.172 sinadura bildu dituzte, eta horiek Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu dituzte.
Derioko Institutua txiki gelditu da Txorierriko ikasle guztiak bertan hartu ahal izateko. Horrela, bada, Lehen Hezkuntzako Eskolakoa den eraikin bat orain dela urte asko utzi behar izan zitzaion institutuari, klaseak han eman zitzaten. Gurasoen Elkarteek institutuaren handitze lanak berehala hasteko eskatu dute, “eraikin hori libratu eta eskolako ikasle batzuk barrakoietan egon ez daitezenâ€. Era berean, jantokirako eta beste beharrizan batzuei aurre egiteko leku handiagoa egongo zela aipatu dute, eta institutua kolapsatzea saihestuko zela, Txorierrin Bigarren Hezkuntza Publikoko beste aukerarik ez dagoen bitartean. “Eta aukera hori dagoenean, Derioko Institutuari dagokion eskualdeko ikasleriaren eskaerari erantzuna eman ahalko zaioâ€.
Helburu hauek lortzeko, Gurasoen Elkarteek uste dute Hezkuntzako Bizkaiko Ordezkaritzako talde teknikoaren eta Institutuko zuzendaritzaren artean adostutako proiektua gaurkotu behar dela. Beste alde batetik, institutua handitzeko proiektuaren lizitazioa desblokeatu behar dela esan dute, eta 2008-20012 Azpiegitura Plana bete behar dela. Azaldu dutenez, plan horretan 3.680.000 euro bideratu dituzte Instituturako.