Uztailean ekitaldi berezia egin zen Bilbon, Arene derioztarrari eta haren familiari elkartasuna adierazteko. Uribitarteko zabaldegian ehun pertsona batu ziren. Hiru minutu mugitu barik eman zituzten, eta ekitaldiaren amaieran puztukiak askatu zituzten zerura. Arenek haurren zeroid olipofuszinosis neuronal berankorra gaixotasuna du.
Irailean, Gure señeak Derioko elkartea aurkeztuko da jendaurrean. Herrian zazpi ume daude gaixotasun arraroa edo larria dutenak, eta elkartea umeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko sortu da. Horrezaz gainera, umetxo eta familiekiko solidaritatea bultzatzea ere badu helburu.
Derioko kultura eta kirol taldeek eta Udalak bat egin dute Gure señeak elkartearekin, eta irailerako ekitaldi sorta zabala antolatu dute. Horrela, hilaren 10etik 12ra bitartean kirol ekintzak izango dira nagusi Derion: mendi ibilaldia, saskibaloia, pilota partidak, eta spinning-maratoia, esate baterako. Beste alde batetik, hilaren 17an eta 18an kultura ekitaldiak egingo dira: antzerkia edo kontzertuak, banaka batzuk aipatzearren. Ekitaldiotan biltzen den dirua Gure señeak elkarteari emango zaio, umeen gaixotasunen ondorioz familiek dituzten gastuak arintzen laguntzeko. Era berean, eskuorriak banatuko dira, elkartearen nondik-norakoak eta bazkide egiteko erak azalduko dituztenak. Gure señeak elkartearekin harremanetan jarri nahi duenak hiru bide hauek ditu: 52 posta kutxatila, 48160 Derio; info@gureseneak.org; eta www.guresenak.org.
Irailaren 10ean, barikuan
18:30: Kalejira.
19:00: Gure señeak elkartea aurkeztea.
20:00: Areto-futboleko maratoia (federatua). Adarvek eta Derio-Pozgarri taldeak antolatua.
Irailaren 11n, zapatuan
10:00: 3x3 futbola eta kirol-jokoak, Arteaga taldeak antolatua.
11:30: Bizikleta-martxa, Derio zikloturista taldeak eta Euskaltel Fundazioak antolatua.
12:30: Bizikleta-ginkana, Derio zikloturista taldeak eta Euskaltel Fundazioak antolatua.
16:00: Tai-chiren erakustaldia, Doyan gimnasioaren eskutik.
16:00: Xakea, Derio xake taldearen eskutik.
18:00: Krosa, txikientzat.
18:30: Krosa, nagusientzat.
19:00: Erronka: txirrindularia, atletaren aurka. Txorierriko Korribilariak taldeak antolatua.
20:00: Saskibaloia, Derio Saski taldearen eskutik.
23:00: Spinning-maratoia, Derio Txiki AMPA taldeak antolatua.
01:00: Areto-futboleko maratoia (federatua). Adarvek eta Derio-Pozgarri taldeak antolatua.
01:00: Frontenisa, Atxiki taldeak antolatua.
Irailaren 12an, domekan
10:00: Ibilaldia, Untza taldearen eskutik.
10:00: Arku-tiroa, Gezi bide taldeak antolatua.
11:00: Eskupilota, Atxiki taldearen eskutik.
11:00: Jolasak, Derio Txiki AMPA taldeak antolatua.
15:00: Indaba-jana.
Irailaren 17an, barikuan
21:00: Herriko musika taldeen kontzertua.
22:30: Kontzertua.
Irailaren 18an, zapatuan
11:00: Tiragoma Txapelketa, Tiragoma Bizkaiko elkartearen eskutik.
11:00: Tailerrak eta jolasak.
12:00: Pailazoak.
13:00: Bertsolariak.
13:30: Erromeria, Lainomendi taldearen eskutik.
16:00: Skate eta patinen zirkuitua, Santzoka elkarteak antolatua.
17:00: Umeentzako antzerkia, Tximintx elkartearen eskutik.
17:30: Anne Monna, Oskola eta Karramarroi umeentzako antzerkia.
18:30: Poesia eta abestien emanaldia, Sutondoan elkartearen eskutik.
19:30: Ipar-Alde abesbatzaren emanaldia.
20:00: Leioako Musika Bandaren emanaldia.
21:00: Abesbatzen kontzertua.