Fredi Paiak urteak eman ditu euskal jakintza batzen. Lan horren berri urtarrilaren 27an, arratsaldeko 7etan, emango digu Derioko Gurea Aretoan. Herri jakintza zelan batu duen kontatuko digu Paiak, baita hori etorkizunean zelan eta zertarako erabili ere. Hitzaldia Txorierriko Berbalagunak antolatu du, Derioko euskaltegi biekin batera. Ekitaldia doakoa da, eta herritar guztiei dago zuzenduta.