Maskara tailerra

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 24a, 15:29

Inauteriak berehala dira, eta gutariko asko hasi gara pentsatzen zein mozorro jantziko dugun Txorierrin antolatuko diren ekimenetan. Berbalagun egitasmoko lagunak ere behar horretan dabiltza, eta otsailean maskara tailerra egitea erabaki dute. Tailerrak saio bi edukiko ditu: lehenengoa otsailaren 18an izango da eta bertan maskarak egingo dituzte igeltsuz; bigarrena otsailaren 25ean izango da, eta saio horretan margoztu egingo dituzte maskarak. Saio biak arratsaldeko 5etan izango dira Larrabarri Derioko baserrian, eta Kurkuluxetan Bilboko antzerki taldearen irakasle batek gidatuko ditu. Tailerra euskaraz izango da eta edonork har dezake parte, umeek ere bai. Izena ematea telefono honetan egin daiteke: 635 75 35 95 (Itsasne).