Itundutako etxebizitzen zozketa, Derion

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 17a, 12:01

Sukia eraikuntza enpresak 60 itundutako etxebizitza zozketatuko ditu Landabarri bizitegian, eta zozketan Txorierrin lan egiten duten pertsona guztiek hartu ahalko dute parte. Etxebizitzek garajea eta trastelekua dituzte eta horien prezioa aurreko zozketetako irizpide berdinen arabera kalkulatu da; hau da, unean-unean indarrean dagoen BOE modulua 1.7z biderkatuz. Etxebizitzak jabetzan emango dira eta jabeek lehentasuna izango dute bizitegi berean kokatuko den Landabarri kirol elkartea erabiltzeko. Izena emateko epea apirilaren 3ra arte egongo da zabalik, eta hori www.sukia/derio webgunearen bitartez egin daiteke.