Derioko neskak, Euskal Ligara!

 “Denboraldia oso gogorra izan da, baina neskek primerako lana egin dute urte osoan zehar eta, gainera, izugarrizko inplikazioa adierazi dute. Iaz, igoera lortzeko zorian egon ginen eta aurten igotzea genuen helburu. Azkenean bete dugu eta poz-pozik gaude”, esan digu Juan Carlos Palacio presidenteak. 

“Igoera neskena da. Kluba zerotik eraiki dugu denon artean eta datorren urtean Euskal Herri mailan sartuko gara lehian. Hori oso garrantzitsua da bai guretzat, bai Txorierri osorako”, dio Palaciok. Datorren urtean maila handiagoa izango da eta horrek esfortzu handiagoa eskatuko zaie kirol zein ekonomia arloan. “Betiko moduan, jokalariak ekartzen saiatuko gara, taldea hobetzeko, baina ez gara erotuko, oso futbolari onak ditugulako eta talde indartsua dugulako. Era berean, diruari dagokionez, espero dugu Derioko Udalak eta erakunde publikoek laguntzea, baita betiko babesleek ere, hau da, herriko dendek”.

Asteburuan jokalariek garaipena ospatu zuten senideekin eta lagunekin. Horretaz aparte, klubak agian zerbait berezia antolatuko du laster izango diren Derioko jaietarako. “Egia esateko, ez dugu oraindik pentsatu, garaipena ospatzen gabiltza-eta, baina omenalditxo bat edo horrelako zerbait egin beharko da”.

Erlazionatuak

Derioko neskak, igoera lortzeko zorian

Derio

Derio futbol emakumezkoen taldea lehenengo postuan dabil lurralde mailan eta asteburu honetan jokatuko du ligako azken partida. Neska derioztarrek ...