Pozgarri Triatloi taldeak triatloi indoor-outdoor ekintza antolatu du lehenengo aldiz, Derion. Lasterketa maiatzaren 27an, zapatuan, egingo da herriko kiroldegian. Kirolariek 400 metro igeri egin beharko dituzte; 40 minutuko spining saioa egin; eta 3 kilometro korrika egin. Antolatzaileek txanda bi prestatu dituzte: bata, 12:00etik 13:30era bitartean; eta bestea, 13:30etik 15:00etara arte.
Parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete 610 04 68 80 telefonoan eta triatlon@pozgarri.es helbide elektronikoan.