Derioko outlet-a, gaur eta bihar

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 14a, 12:57

Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalaren dendariek beren produktuak aterako dituzte kalera, eta gaur eta bihar eskaintzarik onenak egingo dituzte, betiko kalitateari eutsiz. 

Aurreko urteetan egin den moduan, merkatari bakoitzak bere dendaren aurrean postu bat atonduko du eta han, batez ere arropa, jostailu eta zapatak merke-merke topatzeko aukera izango dute erosleek. Beherapenen azokaren ordutegia 10:00etatik 20:00etara bitartean luzatuko da. Merkatariek giro atsegina egotea espero dute eta biharko, esate baterako, Derioko Udalak magia ikuskizunak antolatu ditu.

Udalak zein dendariek jarraitzen dute tokian tokiko merkataritza bultzatzen. Horren haritik, irailean eta urrian, merkatariek % 5eko beherapen ausazkoak eskainiko dizkie bezeroei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).