Txorierriko I. Enplegu Azoka

Aikor aldizkaria 2017ko aza. 14a, 10:04

Azoka azaroaren 30ean egingo da Kultur Birikan, Derion, hauek bultzatuta: Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundia eta EGAZ Txorierri. Ekimenak enpresen eta lan bila dabiltzan, edo haien ibilbide profesionalaren norabidea aldatu nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea du helburu. 

Jardunaldietan, besteak beste, “Lan merkatuaren azterketa, sektore estrategikoa” mahai-ingurua egingo da eta bertan puntako sektoreetako eskualdeko adituak arituko dira:  María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko managing director; Mario Bilbao Gorrino, ZTEko Giza Baliabideen, Harreman Publikoen eta Komunikazioaren zuzendaria; Carlos Ibáñez Avendaño, Naguspeako zuzendari kudeatzailea; José María Bilbao, ITP Training Manager; Óscar Pérez, Matrici S. Coop. enpresako arduraduna; eta Benjamín Rosende, RDT Engineers enpresaren sortzailea eta exekutibo nagusia. Mahai-inguruan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute.

Mahai-inguruaz gainera, hitzaldiak egongo dira eta lan orientazioa eskainiko da. Gainera, gazteek profesionalekin elkarrizketak izateko aukera edukiko dute. Azoka 10:00etatik 14:00etara izango da. Bizkaiko Foru Aldundia eta Txorierriko Mankomunitateak diruz lagundu dute ekimena. Informazio gehiago www.feriaempleo.txorierri.eu webgunean eskura daiteke.   

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).