“Egia esan, adostutako guztia betetzen dabiltza, eta lana 2020ra arte dugu bermatuta. Hala ere, nahi dugu berme hori 2025era arte luzatzea, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu ditzatela". Lan-uztea atzo eta gaur egin dute, eta hurrengoak ekainaren 19an, 20an, 26an eta 29an egingo dituzte. Esandakoaren arabera, datorren asteko eguaztenean batuko dira zuzendaritzarekin.
Langileen eta zuzendaritzaren arteko gatazka orain dela urte bi hasi zen, enpresak lan lerroetako bat Errumaniara eramateko asmoa zuela azaldu zuenean. Orduan 39 langile kaleratu zituzten.