Bikotea 1992. urtean erbesteratu zen Belgikara, Espainiako agintariek Bizkaia komandoari lagundu izana leporatu ostean. Prentsaurreko batean, Bruselan, adierazi zuten “Guardia Zibilari beldur” ziotelako joan zirela erbestera, eta ez zutela “deliturik egin, ez Euskal Herrian, ez Espainiako estatuan, ezta Belgikan ere”. Belgikako justiziak bikotea estraditatzea onartu zuen, baina estraditazioa bertan behera gelditu zen. Denbora-tarte honetan Belgikako herritartasuna lortu dute.