Biotaldek Deriora ekarri du bere egoitza

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 21a, 10:09

Biotalde enpresak elikagaien segurtasunean eta ingurumen osasunean dihardu 1988. urtetik hona. Bere sektorean 30 urteko eskarmentua duela, batez ere alderdi biologiko kritikoen diagnostikoan aritzen dira, hala nola osasun publikoa eta enpresen hobekuntza errespetatzen dituzten prebentzio programen eta aurreratutako irtenbide teknologikoen diseinuan, ezartzean eta kontrolean.

Era berean, aholkularitza eta heziketa eskaintzen dizkiete beren bezeroei.

Lantaldea 11 emakumek eta gizon batek osatzen dute, hainbat diziplinatan adituak direnak, esate baterako, Biokimikan, Elikagaien zientzietan eta teknologian eta Ingeniaritza kimikoan. Enpresaren egoitza Deriora, San Isidro II industrialdera hain zuzen ere, urtearen hasieran ekarri zuten arren, haren inaugurazioa abenduan egin dute. Instalazioetan hainbat lagun batu ziren, eta besteak beste, mago baten emanaldiarekin eta hari-laukote baten musika saioarekin gozatu ahal izan zuten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).