Udalak jakinarazi duenez, antza, gizonak sasi batzuk erretzen zebilen eta sugarrek harrapatu dute.
Sutea ortu batean izan da, Derioko Seminarioaren eta aireportu ohiaren irteeraren artean. Suhiltzaileak 12:45 aldera azaldu dira lekuan, sasi batzuen artean piztutako sutea amatatzera, eta gizonaren gorpua topatu dute. Eusko Jaurlaritzak iragarri duenaren arabera, gizona 81 urteko Zamudioko semea zen.
Udalak jakinarazi duenez, antza, gizonak sasi batzuk erretzen zebilen eta sugarrek harrapatu dute.