Derioko umeek aukeratu dituzte Uribe Parkeko zabu berriak

Aikor aldizkaria 2019ko mar. 12a, 11:46

Udalak jolasgune berria atonduko du Uribe Parkean. Bertan zein motatako zabuak ipiniko diren erabakitzeko, prozesu parte-hartzaile bat zabaldu du hiru urtetik 11 urtera bitarteko umeen artean. Udalak 120 umeren baino gehiagoren botoa jaso du, eta hau da aukeratu dutena: 114 metro karratuko gaztelu bat. Gazteluan urte bi baino gehiagoko 25 umeentzako lekua egongo da, eta altuera ezberdineko hiru txirrista eta orekari eusteko eta eskalada egiteko elementuak izango ditu.  

Lanak udaberrian hasiko dira. Jolasguneak 300 metro koadroko eremua hartuko du, eta beharrotan 88.000 euro ipiniko dituzte. Gainera, Derioko Udalak lizitaziora aterako ditu jolasguneari estalkia ipintzeko lanak, zabuak eguraldia txarra egiten duenean ere erabili ahal izateko eta gurasoen eskariari erantzuna emateko. Lan horietara 150.000 euro bideratuko dituzte.  

Jakinarazi dutenez, Derioko Udalak familiei gune seguruagoak eta atseginagoak eskaintzen jarraitzeko asmoa du, eta Uribe Parkeko jolasgune berria horren adierazgarria da. Horri lotuta, aipatu beharra dago azken urteotan Udalak hainbat hobekuntza egin dituela haurrentzako jolasguneetan.

Bestetik, Uribe Parkeko jolasgune berria atontzen denean gaur egungo jolasgunea kenduko da. Azaldu duten moduan, Udala aztertzen dabil bertan skatean eta patinetean ibiltzeko pista ipintzea. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).