“Derioko merkataritzako eta zerbitzuetako elkartea ingurumenaren zaintzaz arduratuta dago. Merkatariek gure bizitzatik plastikoa desagertzeko urratsak eman nahi ditugu, eta herritarrak ere bide horretara bultzatu”, azaldu dute. Horrela, bada, bigarren aldia da kanpaina hau martxan ipintzen dutena.