Gaurtik aurrera izango diren beste malgutasun batzuk hauek dira: EAEko herritarrak euren lurralde historikoko edozein udalerritara joan ahalko dira kirola egitera edo paseatzera; euren bigarren etxera ere joan ahalko dira, hura lurralde historiko berberean badago; eta 400 metro karratutik gorako saltokiak zabaldu ahalko dira.