Behin-behineko egoitzaren harira, BAM unibertsitate-eskolako arduradunek hau idatzi dute euren webgunean: “Erabat berritutako eraikin horrek kalitateko hezkuntzarako funtsezko eskakizunak betetzen ditu: garraio publikoko lotune arina bezain iraunkorra eta aparkaleku handia ere bai; baita kirol- zein ostalaritza-arloetako zerbitzuak”. BAM unibertsitate-eskola elizbarrutikoa da eta Derioko Seminarioan 1973. urtetik 1993. urtera bitartean egon zen; ondoren, Barrainkua kalera eraman zen.