Deriocomek poltsa berrerabilgarriak banatuko ditu bezeroen artean

Aikor aldizkaria 2020ko urr. 30a, 13:36

“Berdetik ibili, halan erosi” lelopean, eta aurreko urteetako moduan, Deriocom Derioko merkataritzako eta zerbitzuko elkarteak plastiko gutxiago erabiltzeko kanpaina egingo du aurten. “Poltsek gastu handia ekartzen digute ingurumenari zein denda txikioi. Horregatik, kanpaina honen bidez, bezero guztiei denda txikietara poltsa berrerabilgarriekin etortzeko deia egiten diegu”, azaldu dute. Elkarteko saltokiek azaroko erosketekin batera banatuko dituzte poltsa berrerabilgarriak bezeroen artean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).