Eatonek Derioko lantegia ixteko asmoa du

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 23a, 10:50

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Estatu Batuetako Eaton multinazionalak Derioko fabrika itxi, eta 37 langileak kaleratuko ditu. Horretarako, enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztuko du antolakuntzari eta ekoizpenari lotutako arrazoiak argudiatuta. Sindikatuaren arabera, ez dago lantegia ixteko zergati objektiborik eta industriaren alde egiteko deia egin die agintariei. “Beste behin ere, ekoizpena deslokalizatu nahi dute. Gure erakundeek ezin dute beste alde batera begiratu eta tamaina honetako eraso bat onartu". Sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu.