Tubacexeko grebalariek Deriora ekarri dituzte aldarrikapenak

i/a: Aitor Aspuru Saez / aiaraldea.eus 2021ko mai. 4a, 10:05

Aiaraldea.eus webgunean jakinarazi dutenez, Aiaraldeko Tubacex enpresako grebalariak gaur goizean Txorierrira etorri dira, taldeak Derion dituen bulegoetara hain zuzen ere. Bertan protesta egin dute. Tubacexek Laudioko eta Amurrioko 95 langile kaleratuko ditu -150 aurreikusi ziren hasieran, baina batzuek aurretiko erretiroa hartuko dute eta beste batzuek adostu dute kaleratzea– eta langileak greba mugagabean daude otsailaren 15etik.