Hitzaldia Derion

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 23a, 08:49

Gure Señeak elkarteak hitzaldi hau antolatu du ekainaren 30erako: “Ezintasuna duten pertsonen laguntza-neurriek izango dituzten legeria-aldaketak”. Hitzaldia 19:00etan izango da Kultur Birikan eta hauek hartuko dute parte: Adolfo Alonso Carvajal familia-abokatua eta Diziplina Anitzeko Nazioarteko Familia Institutuko presidentea, eta Estibaliz Jorge Silva RNL abokatu-langelako abokatua eta Familia Zuzenbidean masterra egin duena. Informazio gehiagorako, www.gureseneak.org webgunera jo daiteke.