Mugiment kirol-txartel bateratua da, doakoa, eta Derioko abonatuek ekimenarekin bat egin duten udalerrietako kirol-instalazioak erabili ahalko dituzte gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako neurrien arabera. Helburua da kirola sustatzea eta kirol-eskaintza handitzea. Txartel birtuala da eta aplikazioa Google Playn eta App Storen dago. Informazio gehiagorako: www.kiroltxartela.eus/eu.