Zerbitzuaren erabiltzaileek Green Peaceren datuak batu dituzte eta azaldu dute Espainian biztanle bakoitzak bataz beste 144 plastikozko poltsa erabiltzen dituela. Era berean, adierazi dute poltsa horien bataz besteko erabilera 12 minutukoa dela. “Gainera, hamarkadak pasatu behar dira poltsa horiek degradatu daitezen eta bitartean mikroplastikoak eta osagai toxikoak askatzen dituzte naturara eta ingurunera”.