Tarte GUNE tailer-solasaldia irailaren 22an eta urriaren 6an eta 20an egingo da. Parte-hartzaileek, besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: mugikorraren erabilera, gizarte-sareak eta argazkietarako aplikazioak. Bestalde, Gorputza LANDU programaren baitan gorputz-jarduerak izango dira irailaren 29an eta urriaren 13an eta 27an. Helburua da mugitzeko gaitasun biologikoak galtzea saihestea edo murriztea, eta muskulatura lantzeko ariketak egingo dira horretarako, hala nola ibilaldiak eta aire zabaleko gimnasioan ibiltzea.