Ekintzak Derion, sanmigelen harira

a: San Migel jai-batzordea 2021ko ira. 21a, 08:50

Jai-batzordeak jakinarazi duenez, aurten ere ezin izango dira Derion San Migel jaiak ohi moduan ospatu. Hala ere, jaietako zapia kaleratzeaz gainera, ekintza batzuk ere antolatu dituzte urriko lehen astebururako. Sarrera-txartela beharrezkoa izango da ekitaldi batzuetara sartu ahal izateko, eta erreserbak irailaren 23tik aurrera egin ahalko dira Kultur Birikan edo udal-webgunean.

Urriak 1, barikua

18:00 Pan Con Chile taldea (boleroak eta rantxerak), eskolan (sarrera-txartela).

19:00 Kide berriei ongi etorria, Mikel Deuna plazan (edukiera mugatua).

20:00 Txipirones txaranga.

20:00 Taloa txorizoarekin, Sollube kalean.

Urriak 2, zapatua

12:00 Kantu Kolore umeentzako ikuskizuna, eskolan (sarrera-txartela).

18:00 Nerea Garmendiaren bakarrizketa, eskolan (sarrera-txartela).

20:00 Matraka elektrotxaranga.

Urriak 3, domeka

18:00 Los Chimberos bilbainada-taldea, eskolan (sarrera-txartela).

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).