Bisita gidatua Elizaren Historia Artxibora

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 22a

Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Bizkaiko Elizaren Historia Artxiboak erakusketa eta bisita gidatua antolatu ditu urriaren 19rako. Ekintzak Derioko Seminarioko egoitzan egingo dira euskaraz, gaztelaniaz eta zeinu-hizkuntzaz. Izena emateko, 944 062 490 telefono-zenbakira deitu behar da. Aurten, jardunaldiek inklusioa dute ardatz nagusitzat, eta, artxiboko arduradunek azaldu dutenez, zenbait ekintza pastoralen bidez sortutako inklusiorako dokumentuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Gainera, agerian utziko da hizkuntzak eta hedabideek ez dituztela beti gizatalde guztiak kontuan hartu.