Gure Señeak elkartearen bideoklipa aurkeztuko da barikuan Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2022ko api. 6a, 09:20

Bizipoza elkarteak Mundu berri bat diskoaren bigarren alea kaleratu du, eta bertan bere baitan dauden 10 elkarteri buruzko bideoklipak batu ditu. Elkarte horien artean Derioko Gure Señeak dago, eta barikuan, apirilak 8, 19:00etan, bere bideoklipa aurkeztuko da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Onintza Enbeitak “Izan gure lagun” abestiaren hitzak idatzi ditu, eta Alex Sarduik ahotsa ipini dio kantari. Bestalde, Kantarelux Zamudioko musika-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).