Azaldu dutenez, Derioko Udalak 3.000 euro bideratuko ditu herriko dendetan erostea bultzatzeko eta 281 bonu kaleratuko ditu, Euskadi Bono Denda kanpainaren harira udalerri dagozkion bonuei gehitzeko. Hogeita hamar euro gastatuta, erosleak 10 euroko deskontua izango du. Bonuak ekainaren 2tik uztailaren 3ra arte eta urriaren 1etik abenduaren 4ra arte erabili ahalko dira. Udalak herritarrak animatzen ditu tokiko merkataritza biziberritzea helburu duen programa honetan parte hartzera eta eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzera. Informazio gehiago: https://euskadibonodenda.eus/eu.