Zumbathon solidarioa, Gure Señeak elkartearen alde

t: Joanes Camara, gizarteratze-teknikaria 2022ko eka. 7a, 10:47

Emaus Gizarte Fundazioaren PAI Bi­tartean eguneko zerbitzuak ahalegin han­dia egiten du komunitatearen parte ak­tiboa izateko, eta ahalegin hori fruitu gehiago ematen hasia da. Horrela, bada, ur­tebete eskasean Derion eta bere in­gu­rue­tan hainbat ekintza antolatu ditu­gu, eta gure proiektuarekiko interesa era­ku­tsi duen guztiarekin egin dugu lan. Dinamika horren baitan egindako az­ken proposamena Zumbathon izan da, zum­ba-maratoi solidarioa hain zuzen ere. Gure zentroko erabiltzaileei hasiera-hasieratik gustatu zitzaien ideia eta, ekitaldiari itxura emateko, ekin genion lanari. 

Lehenengo eta behin, aztertu genuen lan solidarioa egiten duten Derioko el­karteak zeintzuk diren, eta Gure Señeak el­kar­tea ezagutu genuen; gaixotasun arra­roa duten umeen alde lan egiten du Gure Señeak elkarteak. PAI Bitartean eguneko zerbitzuaren erabiltzaileek argi izan zuten merezi zuela elkartearekin lan­kidetzan aritzea, eta, espero genuen mo­duan, atseginez onartu zuten propo­sa­mena. Helburu nagusia izan zen ekin­tzari gizarte- eta ongintzazko izaera ema­tea, eta, hortaz, ekintzaren sarrerei esker lortutako diru guztia Gure Señeak elkartearentzat izango zela erabaki ge­nuen. Beste aldetik, Derioko Udalarekin ere harremanetan egon ginen, beste be­hin ere gure ekintzarekin bat egiteko. Era berean, jai-batzordearekin hitz egin genuen, proposamena jai-egitarauaren ba­rruan ipin zezaten. Zumbathon maia­tza­ren 14an egin zen.   

Eragile guztiek egitasmoarekin bat eginda, eta zenbait bileraren eta pres­tatze-lanen ostean, egun handia heldu zen. Zumbathonen zaleek bi ordu bizi-bi­ziak gozatu zituzten diziplina hartako irakasleen eskutik. Irakasle horien artean izan ziren Maria, Olga, Gaby, Tony, Pablo eta Iratxe. Halaber, indarrak berritzeko gu­nea atondu zen, eta parte-hartzaileek eskura izan zuten ekintzarekin bat egin ge­nuen elkarteei buruko informazioa. Ehun sarrera baino gehiago saldu ziren eta guztira 510 euro batu ziren Gure Se­ñeak elkartearentzat. 

Parte-hartzaileei egitasmoan ibili iza­na eskertu nahi diegu Emaus Gizarte Fun­dazioko PAI Bitartean eguneko zerbi­tzuko langileok, eta espero dugu tarte atsegina pasatu izana. Derioko Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, berriro ere gurekin bat egin eta egitasmoa aurrera eraman ahal izateko laguntza eman iza­nagatik; Bizkaiko Foru Aldundiari, zer­bitzuaren al­deko apustua egiten jarraitzen duelako; Ma­riari, ekintza antolatu iza­na­gatik; eta gu­rekin tarte solidarioa par­tekatu nahi izan zuten profesional guztiei.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).