Marikobaso Eguna

Aikor aldizkaria 2022ko ekainaren 23a

Zapatuan, ekainaren 25ean, Marikobaso Eguna egingo da lehen aldiz, “laguntza eman diguzuen guztiei esker ona adierazteko eta elkarrekin egun polita pasatzeko”, zabaldu dute kideek gizarte-sareen bidez. Ekintzak goiz-goizetik hasiko dira: 11:00etan bisita gidatua egingo dute Marikobaso auzotik, eta 12:30etik aurrera poteo musikatua izango da herritik. Herri-bazkaria 15:00etan izango da Marikobasoren egoitzan bertan. Ondoren, jolasak egongo dira, eta 19:30ean, Akelarrea, Koxak talde feministaren eskutik.