Herbehereetako, Danimarkako eta Alemaniako ikasleekin batera, Politeknika Txorierriko Batxilergoko ikasleak Garapen Jasangarriaren Helburuak lantzen dabiltza, klima-aldaketari aurre egiteko irtenbideak topatzeko. Hainbat ekintza egiten dabiltza horretarako, eta lanak lehen fruituak eman ditu, pentsatu dutelako, besteak beste, euren ikastetxeetan Aste Berdea antolatzea. Erasmus+ Europako egitasmoaren baitan egin da ikasleen arteko hausnarketa-topaketa.